Sagardogileak betidanik

Mimo bereziarekin sortutako sagardoa

Bermatutako kalitatea

ISASTEGI SAGARDO NATURALA

KALITATEAREN AITZINDARIAK

Kalitatearen aldeko apustu sendoa egin dugu Isastegin sorreratik. Gure sagardoa inguruko baserrietako sagar onenekin egiten dugu.
zigiluak-isastegi

BERRIKUNTZAREN ABANGOARDIAN

Gure lurraldean martxan jarri diren kalitate ziurtagiriak sortzeko eragileak izan gara, eta produktu ekologikoa egiteko urrats sendoak eman ditugu. Isastegiko txinpartaren eta zapore bakarraren kalitatea bermatzea da gure lehentasuna.

NAZIOARTEAN ERE

Nazioarteko espezialista askok aipatu dute Isastegiko sagardoaren nortasuna, eta mundu osora ari da hedatzen gure zaporea.

ESKURATU SAGARDOA

Eskaera bat egin nahi izanez gero, gure instalazioetan artatuko zaitugu, edota jar zaitez harremanetan gure nazioarteko hornitzaile-sarearekin

400 urte
Komunitatea sagardoaren
inguruan eraikitzen

Lagunekin eta auzotarrekin etxeko sagardoa upeletik dastatzetik dator txotxaren ohitura, eta hala segitzen dugu Isastegin: gure etxean sartzen dena laguna dugu, eta irekita ditu gure upeletako ziriak.

Eta hainbeste estimatzen zaitugunez, ohiko menuaz gain, zenbait berezitasun prestatzen ditugu. Hala nola, bakailaoa saltsan eta arkume erre goxo-goxoa.

sagarrak

Euskal
Sagardoa

Gorenak
Sagardoa

Sagardo
Txikia

Sagar
Ozpina

Txotx garaiko giro autentikoa

Ohiko menuaz gain, zenbait berezitasun prestatzen ditugu. Hala nola, bakailaoa saltsan eta arkume erre goxo-goxoa.

  • Astelehenetik larunbatera afariak 20:00-00:00
  • Ostiral eta larunbatak bazkariak 14:00-18:00
  • Igandetan itxita
  • Image
  • Image
  • Image
Gastronomia aberatsa
  • Ohiko menua: bakailao-tortila, bakailao prejitua piperrekin, txuleta, intxaurrak, menbrilloa eta gazta
  • Arkume errea: aurretik eskatuta 
  • Bakailaoa saltsan:  aurretik eskatuta
Autobus zerbitzua

Jai giroan baina seguru, gure sagardotegiko giroaz lasai gozatzeko. Txotx garaian tolosatik abiatzen den autobus zerbitzua erabiltzeko aukera daukazu. Ostiral eta larunbatetan.

Azalpen gehiago + 34 943 65 29 64

Sagardoa bertan  

Gure instalaziotara hurbildu eta Isastegi Sagardoa eskuratzeko aukera edukiko duzu. Webgune honen bitartez, Internetetik ere eskatzeko bidea zure eskura jarri dugu.

Bertan eta azkar

Isastegi eskuratu

Cart Item Removed. Undo
  • No products in the cart.