castellano | english | euskara    
Euskal Herriko sagardo GORENAK


Txox Garaia 2017


• Txotx garai hasiera: Urtarrilak 14
• Txotx garai bukaera: Apirilak 29
• Astelehenetik ostiralera: 20:00 aurrera
   afariak
• Larunbatetan: Bazkariak 14:00 aurrera
   eta afariak 20:00 aurrera
• Igandea: Itxita

Menua


• Bakailo tortila
• Bakailo frijitua piper berdeekin
• Txuleta
• Bertako Idiazabal gazta intxaurrekin
• Aukera: Bakailoa saltsa berdean
• Aukera: Arkume errea aurrez
   enkargatuz gero
ERRESERBA EGIN

Autobus zerbitzua Tolosatik. Geldiuneak Apeaderoan, San Franziskon eta Tren geltokian. Deitu eta informa zaitez!


Isastegi Sagardotegia



Isastegi sagardotegia baserri batean dago kokatua. Aintzina abeltzaintza zen bertako jarduera nagusia, behiak zituzten batez ere, eta sagardoa egiten bazuten ere, familiartean kontsumitzeko zen bakarrik.

1983 izan zen merkaturatzen hasi ziren urtea, baserriko txoko batean kupel batzuk jarriz eta kanpoko eskaerei erantzuna emanez.

Denbora aurrera joan ahala, baserrian birmoldaketa asko eman dira sagardoaren ekoizpen eta komertzializazioan, gaur egungo elaborazio prozesu eta biltegiratze profesionalak lortu arte. Sagardotegia aintzinako baserriaren barruan eta kokagune ikusgarri batean dagoenez, toki paregabea da txotx garaian sagardo naturala dastatzeko afari on batez lagundurik.

Ekoizpen gunea



Kupel eta depositu guneak



Botilaratzegunea



Txotx garaiko gunea



- gora itzuli -
ISASTEGI Sagardotegia - Aldaba-Txiki auzoa, 20400 Tolosa (Gipuzkoa), Euskal Herria - Tel 943 652 964 - Fax 943 655 632