';

Isastegi Sagardoa

EUSKAL EDARIA

 

Sagardoaren bidaia

Euskal Herriak edari bereizgarri bat izatekotan, sagardoa da hori.
Sagastiak bertako lur malkartsuetara eta klimara ondo egokitzen
dira, eta baserri askotan egiten zen sagardoa. Esan liteke
euskal sagardoa Erdi Arotik aurrera hasi zela mundu osoan
bidaiatzen, bereziki Ternuara joaten ziren baleazaleen
itsasontzietan. Estimu handia zuen, sagarraren bitaminek
ekiditen baitzuten marinelak eskorbutoarekin gaixotzea.

Itsasontzietarako zurarekin batera, sagardo-upel ugari joaten
ziren Gipuzkoako barrualdetik kostako portuetara. Beraz,
sagardoak mende ugari daramatza industria-jarduerei lotuta.
Sagardogintza gaur egun ekonomia-jarduera da bere horretan,
eta mundu osoko delicatessen dendetan saltzen dute.

Image module

Gure baloreak

Gure baloreak islatzen dira sagardoaren distiran: komunitatea funtsezkoa dugu sagardoa egiteko, eta komunitatean dastatzen dugu sagardoa.

Download
MENU IN PDF

Gure sagardoaren bermea

Etxean kontsumitzeko zen produktua nazioarte-mailako kutixia
izateko, lan-prozedurak eta produktuaren kalitatea
bermatzea ezinbestekoa dela uste dugu. Horregatik, arreta osoa
ematen diegu kalitatea bermatzeko zigiluei, gaur egun HAZI erakundeak kontrolatzen ditu, Eusko Jaurlaritzaren koordinazioarekin. Biak publikoak dira eta modu horretan erlazionaturik daude. Euskal Herriko
sagardoarentzat sortutako guztietan aitzindariak izan gara:

  • Gorenak: hainbat produktorek geure buruei jarritako erronka izan
    zen. Geure sagardoaren kalitatea bermatzeko eta ziurtatzeko
    sortu genuen izendapena, nazioarteko estandar zorrotzenak
    aplikatuta.
  • Jatorrizko Deitura: EAEko instituzioekin elkarlanean, Eusko
    Label ezagunaren ekosisteman gaude. Euskal Herriko gastronomia
    mundu mailan hain ezaguna izatearen motibo nagusietako
    bat gure produktuen kalitatea da, eta sagardoa gehitu zaie
    zeudenei.
Image module

Bertan eta azkar

Isastegi eskuratu

Cart Item Removed. Undo
  • No products in the cart.