';

Sagardogileak betidanik

SUSTRAIAK

400 urte

Komunitatea sagardoaren inguruan eraikitzen

XVII. Mendetik egiten da sagardoa Isastegi baserrian. Gure arbasoek etxean edateko egiten zuten, eta inguruko auzotarrak gonbidatzen zituzten, lagunartean dastatzeko.

Tolosaldean dolare asko zeuden, eta sagardoa oinarrizko edaria zuen kultura batean garatu zen Isastegiko sagardogintza. Belaunaldiz belaunaldi transmititutako jarduerak ematen duen ezagutzarekin joan zen sortzen produktu berezi eta bakar bat.

Image module
Image module

Isastegiko txinparta:
Ogibidea bizimodu

1984an Migel Mari LASAk erabaki zuen, Joxe Mari aitaren laguntzarekin, aurrerapauso bat ematea, eta sagardoa komertzializatzen hastea. Hasieratik, mendez mendeko jakintzari bere alea gehitu eta merkatuan komertzializatzeko beharrezko prozedura guztiak aplikatzeari ekin zion.

Urte gutxiren buruan Euskal Herrian eta nazioartean sona eta onarpen handiko sagardoa lortu zuen. Gaur egun, Isastegi nortasun propioa duen sagardoa da.

Bertako sagarrarekin
Sagardo mundiala

Gaur egun Isastegi Sagardoaren hirugarren belaunaldiak mundu osoan saltzen du bertako sagarrekin egindako sagardoa. Gure produkzioa 15 kilometroren bueltan ditugun hornitzaileen sagarretan oinarritzen da.

Isastegiren ekosistema kalitate goreneko tokiko sagarrek osatzen dute, eta Tolosaldeko sagarrei bira emanda ematen diogu jira munduari.

Image module

Sagar produktuak eskuratu

Isastegi sagardoa nahi duzun eratan eskura dezakezu: ohiko botilatan, neurri txikiko botilatan, edota plastikozko zein inox upeletan. Sagarko ozpina ere egiten dugu, sagarrez egindako ozpin fina.

Euskal
Sagardoa

Gorenak
Sagardoa

Sagardo
Txikia

Sagar
Ozpina

Cart Item Removed. Undo
  • No products in the cart.