Martxoan hasten dira sagardoa botilaratzeko lanak, nahiz eta, gaur egun, urte osoan botilaratzen den, izan ere, upelen klimatizazio-sistemari esker sagardoaren tenperatura kontrolatu eta mantentzen da urte osoan.

Sagardoa botilatan sartu ondoren, merkaturatzeko eta partikular, denda txiki, ostalaritza-establezimendu eta saltoki handitan banatzeko prest dago.