Isastegi Sagardotegia baserri batean dago. Antzina abeltzaintza zen baserriko jarduera nagusia, behiak zituzten batez ere, eta sagardoa egiten bazuten ere, familiartean kontsumitzeko zen bakarrik.
Denborak aurrera egin ahala, baserria birgaitu eta zabaldu egin zen eta, gaur egun, sagardoa egiteko hainbat zona bereiz daitezke:
Prentsaketa-zona
Botilaratze-zona
Upeltegiko zona honetan upeletatik zuzenean edaten da sagardoa Txotx denboraldia iristean.
1983. urtean hasi zen familia baserrian egindako sagardoa jende artean zabaltzen eta banatzen; xede horretarako, baserriko alde batean upela txikiak jartzeko leku bat prestatu zen, jendearen eskariari erantzuteko.