Isastegi Sagardoa
EUSKAL EDARIA

Sagardoaren bidaia
Euskal Herriak edari bereizgarri bat izatekotan, sagardoa da hori. Sagastiak bertako lur malkartsuetara eta klimara ondo egokitzen dira, eta baserri askotan egiten zen sagardoa. Esan liteke euskal sagardoa Erdi Arotik aurrera hasi zela mundu osoan bidaiatzen, bereziki Ternuara joaten ziren baleazaleen itsasontzietan. Estimu handia zuen, sagarraren bitaminek ekiditen baitzuten marinelak eskorbutoarekin gaixotzea.
Itsasontzietarako zurarekin batera, sagardo-upel ugari joaten ziren Gipuzkoako barrualdetik kostako portuetara. Beraz, sagardoak mende ugari daramatza industria-jarduerei lotuta. Sagardogintza gaur egun ekonomia-jarduera da bere horretan, eta mundu osoko delicatessen dendetan saltzen dute.

Gure baloreak
Gure baloreak islatzen dira sagardoaren distiran: komunitatea funtsezkoa dugu sagardoa egiteko, eta komunitatean dastatzen dugu sagardoa.
Gure sagardoaren bermea
Etxean kontsumitzeko zen produktua nazioarte-mailako kutixia izateko, lan-prozedurak eta produktuaren kalitatea bermatzea ezinbestekoa dela uste dugu. Horregatik, arreta osoa ematen diegu kalitatea bermatzeko zigiluei, gaur egun HAZI erakundeak kontrolatzen ditu, Eusko Jaurlaritzaren koordinazioarekin. Biak publikoak dira eta modu horretan erlazionaturik daude. Euskal Herriko sagardoarentzat sortutako guztietan aitzindariak izan gara:
- Gorenak: hainbat produktorek geure buruei jarritako erronka izan
zen. Geure sagardoaren kalitatea bermatzeko eta ziurtatzeko
sortu genuen izendapena, nazioarteko estandar zorrotzenak
aplikatuta. - Jatorrizko Deitura: EAEko instituzioekin elkarlanean, Eusko
Label ezagunaren ekosisteman gaude. Euskal Herriko gastronomia
mundu mailan hain ezaguna izatearen motibo nagusietako
bat gure produktuen kalitatea da, eta sagardoa gehitu zaie
zeudenei.

