XVII. Mendetik egiten da sagardoa Isastegi baserrian. Gure arbasoek etxean edateko egiten zuten, eta inguruko auzotarrak gonbidatzen zituzten, lagunartean dastatzeko.
Sagardogileak betidanik
SUSTRAIAK
400 urte
Komunitatea sagardoaren inguruan eraikitzen
Tolosaldean dolare asko zeuden, eta sagardoa oinarrizko edaria zuen kultura batean garatu zen Isastegiko sagardogintza. Belaunaldiz belaunaldi transmititutako jarduerak ematen duen ezagutzarekin joan zen sortzen produktu berezi eta bakar bat.
Isastegiko txinparta:
Ogibidea bizimodu
1984an Migel Mari LASAk erabaki zuen, Joxe Mari aitaren laguntzarekin, aurrerapauso bat ematea, eta sagardoa komertzializatzen hastea. Hasieratik, mendez mendeko jakintzari bere alea gehitu eta merkatuan komertzializatzeko beharrezko prozedura guztiak aplikatzeari ekin zion.
Urte gutxiren buruan Euskal Herrian eta nazioartean sona eta onarpen handiko sagardoa lortu zuen. Gaur egun, Isastegi nortasun propioa duen sagardoa da.
Bertako sagarrarekin
Sagardo mundiala
Gaur egun Isastegi Sagardoaren hirugarren belaunaldiak mundu osoan saltzen du bertako sagarrekin egindako sagardoa. Gure produkzioa 15 kilometroren bueltan ditugun hornitzaileen sagarretan oinarritzen da.
Isastegiren ekosistema kalitate goreneko tokiko sagarrek osatzen dute, eta Tolosaldeko sagarrei bira emanda ematen diogu jira munduari.
Sagar produktuak eskuratu
Euskal
Sagardoa
Gorenak
Sagardoa
Sagardo
Txikia
Sagar
Ozpina